top of page

zure argia,
zure indarra

Argia osasun integrala lantzera bideraturiko zentroa da, eta gizarteko parte diren pertsonen bizi kalitatea hobetzeko, hauen helburuak betetzen laguntzeko eta ohitura osasuntsuak bultzatzeko sortu da.  

Jon urresti-3.jpg

Argiaren erdigunean pertsonak daude, argiako parte diren eta ez direnak. Pertsonak planeta honen parte diren heinean, munduan aldaketa txiki batzuk egin ditu eta egiten ari da. Baina ez dezagun ahaztu non bizi garen eta nondik gatozen, izan ere, gure etxea den Lur planeta, gu sortu aurretiko espazioa da.

 

Atzera begiratzea besterik ez dago gizakiak izan duen eboluzioa ikusteko eta bizi garen espazioaren eboluzioa ikusteko. Industrializazio eta ondorengo garaiek gizakiaren errealitatea zeharo aldatu dute, onerako eta txarrerako; baina argi dagoena da gizakiaren genoma ez dela hainbeste aldatu hain urte gutxitan. Egoera honek, pertsona eta honen funtzionamendua noraezean jartzen du, izan ere, gorputzaren fisiologiak askotan ez du bat egiten gaur egungo errealitatearekin (ohitura aldaketagatik). Argia, argitasuna, irtenbidea eta norabidea jartzera dator, gaur egungo errealitatea eta bakoitzaren kontestua ezagutuz eta ohitura zehatz batzuk bultzatuz. 

Norentzat da argia?

Bizi ohitura osasuntsuak lantzea,
hauetaz ikastea eta hobetzea 

​Lesio baten errekuperazioa edo berregokitzea 

Haur eta gazteen garapen eta gaitasun motorra hobetzea

Ariketa fisikoa egiten gozatuz, osasuna hobetzea 

Patologia desberdinen tratamendua: Minbizia, diabetesa...   

Kirol errendimenduko helburuak betetzen laguntzea

Ariketa fisikoa eginez, norberaren buruarekiko harremana hobetzea  

3. adin osasuntsu eta autonomo bat izatea

bottom of page